Bakailao-nahaskia pikillo-saltsan

Bakailao-nahaskia pikillo-saltsan
  • Bakailaoa: 4 puska, bakoitza 100 gr.koa aurrez gezatuta.
  • 6 arrautza
  • 6 tipuleta
  • 6 piper berde
  • 6 baratxuri-ale
  • Oliba-olioa: 1/2 l.
  • Perexila xehetuta: koilarakada bat
  • 4 pikillo piper
  • 4 baratxuri-ale
  • Barazki-salda: 1/4 l.
  • 4 koilarakada nata
  • Perexila xehetuta
Bakailaoa uretatik atera, xukatu eta papurtu kontuz-kontuz hezur guztiak kenduz. Azalak, bistara arraroa egiten badu ere, gelatina on bat emango dio prestaketari.
Oliotan oso su motelean ipini, 4 baratxuri ale osorik eta pikillo piperrak 45 minutuz. Baratxuriak bota, piperrak gorde eta olioa iragazi.
Olio horren lau koilarakadetan tipuletak, beste bi baratxuri ale eta piper berdeak sutan eztitu, denak juliana finean txikituta. Utzi egiten lasai guztiak kolorea hartzen duen arte. Prestaketa honen erdia atera eta gorde.
Beste erdiari bakailao papurtua erantsi eta etengabe mugitu gelatina aska dezan. Piperrak egin ditugun olio hori poliki-poliki botatzen joan eta etengabe mugitzen jarraitu olio guztia lotu eta ondo ligatuta geratzen den arte. Hau guztia sutatik kanpora egin edo oso su txikian. Bakailaoak ez du puntutik pasa behar.
Batidora batean ipini pikillo piperrak aurrez zatituta, gorde genituen barazkiak eta barazkien salda, eta batitu. Hortik ateratzen dena txinotik pasa eta nata bota.
Sei arrautzak batitu eta su txikia mantenduz bakailaoari erantsi, dena nahatuz krema moduko bat egin dadin, eta lehortzen hasi bezain laster kendu. Azkeneko operazio hau komeni da mahaira atera baino lehen egitea, bestela nahaskia lehor daiteke.
Plater bakoitzaren hondoa saltsarekin estali eta, erdian, bakailao-nahaski piskat jarri. Perexil xehetuarekin hautseztatu.