Zurrukutuna

Zurrukutuna
  • Bakailaoa: 250 gr., aurrez gezatuta
  • Zopako ogi 1
  • Oliba-olioa: 2 dl.
  • 2 baratxuri-ale
  • 6 piper txorizero
  • 4 koilarakada tomate egina
  • Barazkiak: 1/4 l.
  • Pipermin lehorra 1/2
  • 4 arrautza
  • Ura
Hamabi ordu lehenago ur epeletan beratzen ipini piper txorizeroak.
Bakailaoa uretatik atera ordu batzuk lehenago, hezurrak eta ezkatak kendu eta ongi xukatu.
Buztinezko kazola batean olioa jarri eta sutan eztitu baratxuriak osorik. Pipermina erantsi eta baratxuriek kolorea hartu baino lehen, atera.
Olio horretan bakailao tajadak potxatu bi edo hiru minutuz su motelean. Atera, epeltzen utzi eta papurtu, azalak barne.
Olio berean zopako ogia xerratan ebakita sutan eztitu minutu batzuetan. Txorizeroen pulpa (aurretik pure-egitekoan pasatuta), tomate egina eta barazki-salda gehitu eta denak batera irakin dezala ordubetez. Ogia bitsaderaren ertzarekin puskatzen joan. Azkenean, baratxuri zopa lodi samar bat bezala geratu behar du.
Bakailao papurtua erantsi eta beste ordu laurdena utzi egiten su txikiagoan.
Mahaira ateratzeko garaian, pertsona bakoitzeko arrautza bat egin daiteke, ZURRUKUTUNEAN bertan eginda.