- Bakailaoa: 600 gramo, esanda bezala gezatuta, ezkata, azala eta hezurrik gabea.
- Oliba-olioa: 200 cl.
- Nata likidoa: 100 cl.
- 4 baratxuri
- Nahi bada: patata-pure lodiaren lau koilarakada.
Bakailaoa oliotik atera, papurtu eta mortairu batean jarri, borraz txikitu olioa hari-harian bota maionesa egiteko bezala, borraz irabiatzeari utzi gabe. Prestaketari potentzia handiagoa eman nahi bazaio, bakailaoarekin batera baratxuri-atal gordin bat edo lehendik gorritutakoren bat txikitu.
Bakailaoak olio guztia zurgatu duenean, piskanaka-piskanaka nata likidoa ere gehitu. Gatz puntua begiratu, piperrautsa lasai bota eta limoi-zuku tanta batzuk.
Nahi bada, patata-purea sartu: platera ugariago egiteko abantaila du.
Brandada, baratxuriz igurtzitako ogi xigortuen gainean zerbitu daiteke.
Kontuz ibili behar da brandada, egina denean, galdu ez dadin; horretarako komeni da, zerbitu arte, Maria bainuan edukitzea.