Bakailao-kroketak

Bakailao-kroketak
  • Bakailaoa: 600 gr., esan den bezala gezatuta.
  • Oliba-olioa 1º: 1/4 l.
  • 5 baratxuri-atal
  • Tipulin erdi neurriko bat
  • Piper berde 1
  • Gurina: 25 gr.
  • Irina: 125 gr.
  • Esnea: 1'5 l.
  • irina, arrautza, ogi birrindua eta oliba-olioa frijitzeko.
Baratxuri-atal laminatuak oliotan gorritu poliki-poliki. Gorritu ondoren, atera eta oliotan sartu bakailao puskak eta oso su motelean egin daitezen utzi, kazola mugituz 8 minutuz edo. Bakailaoa ez da frijitu behar, oliotan egosi baizik. Denbora hori igarota, bakailaoa papurtu hezurrak eta azalak kenduta.
Hezurrak eta azala kazola batean ipini eta poliki-poliki bakailaoa egosi den ia olio guztia botako zaio gainera eta pil-pil moduko bat egiteko bezala lodituko da. Azkenean, hezurrak eta azalak atera.
Tipula eta piper berdea oso fin txikitu eta oso su motenean jarri gurinarekin batera ongi egiten diren arte. Orduan irina erantsi, haga batez mugitzen jarraitu eta utzi egosten kolorea hartzen utzi gabe. Esnea bota poliki-poliki eta ongi nahasi pinportarik ez egiteko. Irakiten utzi, etengabe eraginez hogei bat minutu edo ordu erdi bat. Bexamela lodiegia geratuko balitz, esne piskat gehiago bota. Finegi geratzen bada, beste piskat irakin.
Denbora hori igarota, bakailao papurtua gehitu eta lehendik prestatuta dugun pil-pilaren sei edo zortzi bat koilarakada.
Bexamela ontzi batera atera eta hozten eta gogortzen utzi.
Orea ebaki, arrautzetan eta ogi birrinduan pasa eta olio berotan frijitu.