Bakailao gratinatua espinakarekin

Bakailao gratinatua espinakarekin
  • Bakailaoa: 1/2 kilo
  • Espinakak: 1/2 kilo
  • Irina
  • Gurina
  • Esnea
  • Ogi birrindua
  • Oliba-olioa
Gatzatutako ur irakinetan espinakak ipini hamar minutuz edo. Bakailaoari hezurrak kendu eta gero ur piskatean egosten jarri, justu laminak kendu ahal izateko moduan. Oliba oliotan baratxuriak jarri eta bakailaoa sutan eztitu espinakekin batera eta labeko azpil batean ipiniko dugu. Aparte bexamel bat prestatuko dugu gurin piskat, irina, esnea eta bakailaoa egosi den ur-baso batekin. Bexamel honekin, azpilean daukagun bakailaoa espinakekin estali, ogi birrinduarekin eta oliba-olio zorrotada batekin zipriztindu eta labean sartu gratinatzeko.