Bakailaoa pikillo - saltsan

Bakailaoa pikillo - saltsan
  • Bakailaoa: 6 lomo, hezurrik gabe.
  • Oliba-olioa: 1/4 l.
  • 6 baratxuri-ale.
  • Pikillo piper poto bat 1/2 kg.takoa
  • 4 piper berde
Kazola batean ipini olioa eta baratxuriak, kolore piskat hartzen dutenean erretiratu eta sua itzali. Lomoak azala gorantz dutela ipintzen joan eta mugitu, gelatina ateratzea lortu arte. Olioa hozten bada berriz sua piztu.
Piperrak egin 2 baratxuri-atalekin batera eta turmix-etik pasa; oso solidoa geratzen bada ur piskat erantsi. Piperren krema, onezkero lodituta daukagun bakailaoaren gainera bota eta mugitu dena, oso ongi ligatzea lortzen dugun arte, 10 bat minutu. Piper berdeak tiratan frijitzen dira eta gainean jartzen dira kazola apaintzeko.