Bakailao «Juli» erara

Bakailao «Juli» erara
  • Bakailaoa, ahal bada hezurrik gabe.
  • Etxeko tomate frijitua
  • Pikillo piperrak
  • Irina.
  • Oliba-olioa.
Bakailaoa gezatu eta xukatu ondoren, irinetik pasa eta olio ugaritan frijitu kanpoaldetik gorrituta eta barrualdetik gutxi egina dagoen arte. Buztinezko kazola batean ipintzen joan eta tomate frijitua eta pikillo piperrak erantsiko dizkiogu gainetik. Piperrak eginda egongo dira ordurako. Bakailaoa tomate eta piperrekin egiten utziko dugu 10 bat minututan su txikian. Eta prest dago mahaira ateratzeko.