Bakailaoa galiziar erara

Bakailaoa galiziar erara
  • Bakailaoa: 800 gr., pusketan
  • Patata: 800 gr.
  • Oliba-olioa
  • Piperrauts gozoa
  • Azafrai adartxo batzuk
  • Tipula handi bat.
Kazola batean ura irakiten jarri tipularekin batera. Ur honetan patatak zatituta egosten ipini. Egiteko 10' falta zaienean, bakailaoa bota. Bakailaoa egin dela ikusten dugunean, bakailaoa eta patatak ontzi batera atera.
Aparte, mortairu batean azafrai adartxoak txikitu, piperrautsarekin nahastu eta bakailao eta pataten gainean hautseztatu. Hori guztia gero oliba-olio gordinarekin busti.