Bakailao-kokotzak

Bakailao-kokotzak
  • Bakailao kokotxak: 500 gr.
  • Oliba-olioa: 4 dl.
  • 2 koilarakada ardo zuria
  • 4 - 6 koilarakada kokotxak gezatzeko ura
  • 4 baratxuri-atal txikituta
  • Baratxuri-atal 1 xerratan
  • Perexil txikitua: koilarakada 1
  • 500 gramo patata xerratan ebakita 1/2 cm. lodieran.
  • Gatza
Kokotxak gezatu esanda bezala: lomoek baino denbora gutxiago behar dute. Gezatu eta gero, edukitzen dituzten bizarrak kendu eta kokotxa garbi utzi.
Bizar horiekin, gezatzen erabilitako litro erdi uretan 15 minutuz egosi eta eskura daukazuen barazkiren batekin, salda bat egin.
Olio erdia kazola batean ipini eta sutan eztitu xerratan ebakitako patatak. Denbora piskat pasatzean baratxuri txikitua eta perexil erdia erantsi. Beste buelta bat eman eta saldarekin estali, gatza bota eta irakiten utzi patata egina dagoen arte: 20 minutu.
Geratzen den oliotan baratxuri-atal xerratua gorritu, eta atera. Olio horretan kokotxak egin su motelean bost bat minutuz, kazola mugitzen dugula saltsa loditzeko.
Patatak gehitu salda piskatekin eta geratzen zaigun perexilarekin hautseztatu eta gisatua su motelean minutu bat gehiago utzi.