Bakailao «Nikolasa» erara

Bakailao «Nikolasa» erara
  • Bakailaoa: 1 kg. papurtuta
  • Patata: 1/2 kg.
  • Oliba-olioa.
  • 6 baratxuri-atal
  • Tomate frijitua etxekoa: 1/2 kg.
  • Pikillo piperrak.
  • Gurin bolatxo bat.
  • Ogi birrindua
Bakailaoa gezatu eta xukatzen utzi. Oliotan 6 baratxuri-atal frijitu eta bakailaoa sutan eztitu 2 minutu edo. Patatak frijitu tortillarako bezala xerratan zatituta eta egiten direnean aparte gorde. Tomatea, tipula eta piper berdearekin (etxean egiten dugun bezalako tomate frijitua baldin badugu, balio dezake) frijitu bat egin. Frijitu dugunean batidoratik pasa. Piper gorriak erantsi eta su motelean utziko ditugu egin arte. Bakailaoa nahastu patatekin eta tomate eta piperrekin. Tartera batean ipini, gainetik ogi birrindua eta gurina pusketetan bota eta labean gratinatzen jarri.
Bariante bat nahi izanez gero, patata, bakailaoa eta piperrak kapa edo geruzatan ipini. Gero gainetik 5 arrautza, 5 ardo-kopatxo gehitu eta labe fuertean jarri, arrautza egiten den arte.