Patatak bakailaoarekin

Patatak bakailaoarekin
  • Bakailaoa: 4 tajada, bakoitza 150 gr.koa
  • Patata: 400 gr.
  • Tipula 1
  • 2 baratxuri-atal
  • Piper berde 1
  • Kopa 1 ardo zuria
  • Oliba-olioa: 1 dl.
  • 3/4 litro salda: ordu erdiz bakailaoa azkeneko aldiz gezatu dugun ura eta eskura ditugun barazki batzuk irakiten ipini.
  • Perexil koilaratxo bat
  • Gatza
Bakailaoa gezatu, emandako oharren arabera.
Oliotan tipula, piper berdea eta baratxuria txiki-txiki eginda jarri su motelean, gatz piskat bota eta dena bigundu arte utzi.
Patatak xerratan ebakita, 5 mm lodierakoak, bota eta bost minutuz jarraitu sutan eztitzen eta ardo zuria erantsi.
Saldarekin estali eta su txikian irakiten utzi 15 edo 20 minutuz. Denbora hori igarota, patata egina egongo da eta gatz puntua begiratu ondoren bakailaoa gehitu eta perexila ere bota. Utzi dena egosten suabe-suabe beste sei edo zazpi minutu.