Bakailao-tortilla

Bakailao-tortilla
  • Bakailaoa: 600 gr.papurtuta, aurrez gezatuta.
  • 4 baratxuri-ale
  • 8 arrautza
  • Tipula erdi neurriko bat
  • 2 piper berde
  • Oliba-olioa: 2,5 dl.
  • Perexil xehetu piskat
Barazkiak juliana finean txikitu eta 1 dl. oliotan potxatu oso egina egon arte. Operazioa, ongi egiten bada, nahiko denbora luza daiteke: ordubete, adibidez.
Atera bakailaoa uretatik ordubete lehenago, ezkatak kendu eta ongi xukatu.
Geratu zaigun olioan baratxuri aleak gorritu oso su motelean, bakailaoa hor sartu eta sei bat minutu utzi.
Arrautzak batitu, barazki, bakailao papurtu eta perexil xehetuarekin nahastu. Gatz piskat bota. Tortilla egin, gehiegi lehortu gabe: erdian oso jugoso egon behar du.