Bakailaoa saltsa berdean

Bakailaoa saltsa berdean
  • Bakailaoa: 4 lomo, 200 gr.koak, aurretik gezatuta.
  • Ilarrak: 150 gramo, aletuta
  • Ilarrak egosi direneko saldatik: 2 dl.
  • Oliba-olioa: 4 koilarakada
  • 2 baratxuri-ale
  • Perexil xehetua: 2 koilarakada.
  • Ura eta gatz
Egosi ilarrak ur irakinetan eta gatza bota. Ilarrak oso helduta badaude, hiru edo lau minuturekin nahikoa da. Bestela, piskat gehiago. Berehala hoztu, xukatu eta gorde.
Kazola batean ipini olioa baratxuri xehetuekin. Baratxuria igeri hasten denean, bakailao-lomoak azala gorantz begira jarri eta utzi egiten kazola mugituz, loditzeko. Ilarrak egosi direneko salda poliki-poliki erantsi.
Suabe-suabe irakiten utzi zortzi edo hamar minutuz, ilarrak eta perexila erantsi, irakinaldi labur bat eman, gatza puntuan jarri eta zerbitu.