Bakailaoa arrautza-irinetan pasatua

Bakailaoa arrautza-irinetan pasatua
  • Bakailao lomotxoak hezurrik gabe
  • Olioa
  • Irina
  • Arrautza
Bakailaoa prestatzeko modu honek, errazena izateaz gain, bere puntuan eginez gero plater gozo bat dastatzeko aukera emango digu eta hotza ere jan daiteke. (Adibidez, mendira joaten garenean eta hamaiketakoa eraman nahi dugunean). Daukan sekretu bakarra bakailaoa hezurrik batere gabe edukitzea eta frijitzen dugunean ez lehortzea da. Gezatu eta lehortu ondoren irina eta arrautzetik pasa eta olio ugaritan frijitzen jarriko dugu gorritzen den arte. Plater batean paperezko eskuzapi bat jarri eta bakailaoa ateratzen goazen eran bertan ipiniko dugu, olioa zurgatu dezan. Formula bera erabil dezakegu bakailao kokotxak irin-arrautzetan pasatzeko.
Plater hau osatu nahi badugu, aparte piper berdeak tiratan eta piper gorriak frijitu ditzakegu. Bakailaoa piperren gainean jarri eta dena batera minutu batzuk edukiko dugu.