Bakailaoa barazkiekin

Bakailaoa barazkiekin
  • 12 almeja
  • 12 zainzuri-muturrak nahiko lodiak
  • 12 alkatxofa
  • Bakailaoa: 4 tajada, bakoitza 200 gr.koa, gezatuta.
  • Oliba-olioa: 300 gr.
  • 3 baratxuri-ale
Zainzurien muturrak ebaki, 5 edo 6 cm.koak eta ura eta gatzetan egosi gehiegi egiten utzi gabe. Esparragoaren gainontzekoa krema bat egiteko erabil daiteke, adibidez.
Alkatxofei kanpoko orriak kendu, goikaldea moztu, zurtoina zuritu eta prestatzen doazen neurrian limoiarekin jarri dugun ur hotzera bota beltzitu ez daitezen. Ur gazitan limoiarekin egosi, bigundu arte. Xukatu.
Bakailaoa pil-pilean prestatu emandako errezetaren arabera eta bero mantendu.
1 dl. oliotan bi baratxuri-ale txikituta ipini gorritzen utzi gabe eta almejak eta ardo zuri piskat erantsi eta irekitzen doazen heinean plater batera atera.
Likido horretan bertan 12 alkatxofak laurdenetan zatituta eta zainzuri muturrak gehitu eta su txikian irakiten utzi 2 minutuz.
Dena ondo beroa dagoenean, bakailao kazolatik aterako dugun pil-pil saltsaren 5 koilarakada bota eta balantzan bezala mugituz kazola ligatu. Almejak sartu.
Plater bakoitzaren oinarrian bakailaoa pil-pilaren piskat jarri bere saltsa beroarekin eta, inguruan, alkatxofak, zainzuriak eta almejak, bere saltsarekin.