Garbantzu eta espinakak bakailaoarekin

Garbantzu eta espinakak bakailaoarekin
  • Garbantzuak: 300 gr.
  • Espinakak: 1/2 Kg.
  • Bakailaoa: 400 gr., pusketan edo papurtuta, esan bezala gezatuko duguna.
  • Tipula 1
  • Porru 1
  • Azenario 1
  • 4 baratxuri-atal
  • Perexil adar batzuk
  • Ezkaia
  • Erramua: hosto 1/2
  • Oliba-olioa: dl. 1
  • Gatza
Bezperan, garbantzuak beratzen ipini ur epeletan.
Sutan ipini kazola bat ura eta gatzarekin eta tipula zurituta osorik, porrua garbituta, azenarioa ere zurituta eta perexila, ezkaia eta erramua gehituko diogu, azkeneko hauek hari batekin lotuta. Irakiten hasten denean, garbantzuak ongi xukatuta bota eta utzi irakiten garbantzuak egiten diren arte. Expres-eltze batean azkarrago egingo dira.
Bestalde, espinaken zurtoinak kendu, hostoak kontuz-kontuz garbitu eta ondutako uretan egosi minutu pare bat edo hirutan. Xukatu ur guztia kendu arte, eta xehetu.
Zartagin batean olioa ipini eta baratxuri atalak erditik ebakita gorritzen jarri. Oliotik atera eta bertan bakailao puskak sartu eta oso su txikian egiten utzi alde bakoitzetik bi minutuz, edo piskat gehiago puskak lodiak badira. Bakailaoa oliotik atera, hezurrak kendu eta papurtu. Garbantzuak egosi direlarik, barazkiak kendu behar zaizkio. Gelditzen zaion likidoa ajustatu, eta espinakak xehetuta, bakailaoa papurtuta bota egin diren olioarekin batera, eta dena batera irakiten utzi minutu bat edo bi.