Piper beteak txorizeroen saltsan

Piper beteak txorizeroen saltsan
  • Bakailaoa: 300 gr., papurtu eta gezatuta.
  • Esnea: 1/2 l.
  • Pikillo piper pote 1 extra
  • Nata likidoa: 200 cl.
  • Gurin bolatxo bat.
  • Irina: 3 koilarakada
  • Tipula eder bat
  • 4 txorizero.
Aurretik bakailaoa oliba-olio eta bi baratxuri-atalekin sutan eztitu eta gero bexamela egin. Bexamela hozten utzi eta piperrak bete. Labeko azpil edo erretilu batean ipini.
Saltsa egiteko. Tipula txikitua izerditu, piper txorizeroak pusketetan erantsi (aurrez gutxienez 12 orduz uretan jarriko ziren), tipularekin batera sutan eztitu eta txinotik pasa. Nata eta gatz piskat erantsi, nahastu dena eta piper beteen gainera bota. Labean sartu 20 minutu edo.