Bakailaoa pil-pilean

Bakailaoa pil-pilean
  • Bakailaoa: 4 lomo, bakoitza 200 gr.koa
  • Oliba-olioa: 1/2 l. 1º
  • 2 baratxuri-atal
Bakailao lomoak gezatu, adierazi dugun bezala. Lomoak uretatik atera piskat lehenagotik, ezkatak, hezurrak kendu eta ongi lehortu.
Oliotan ipini baratxuriak zurituta eta su txikian jarri. Baratxuriak gorritzen direnean kazola sutatik kendu, baratxuriak atera eta olioa epeltzen utzi.
Bakailao lomoak buztinezko kazola batean ipini azala gorantz begira. Kazola su txikian ipini eta erantsi, poliki-poliki, baratxuriak gorritu diren olioa eta aldi berean kazola zirkularrean mugitu. Olioa eta bakailaoaren sustantzia ligatzen direnean kazola sutatik atera eta epeltzen utzi baina beti mugitzen, balantza-mugimendua mantendu behar da saltsa loditzen jarraitzeko.
Bakailaoa berriz berotu behar bada, beti oso su txikian egin, ez dezala irakin, bestela saltsa oso erraz desmuntatu liteke eta.
Zerbitzerakoan, baratxuri batzuk xerratan ebaki eta gorritu ditugularik dekoratu liteke platera.