Bakailaoz betetako piperrak

Bakailaoz betetako piperrak
  • Oliba-olioa: 1/2 l.
  • Baratxuria: buru erdia, zurituta.
  • 16 pikillo piper
  • Bakailaoa: 350 gr. gezatuta, esan bezala ezkatak eta hezurrak kenduta.
  • Oliba-olioa: 1/2 l.
  • Baratxuria: buru erdia, zurituta
  • Tipula bat.
  • 4 piper berde
  • Oliba-olioa: 1/2 dl.
  • Perexila txikituta
Pikillo piperrak oliotan jarri baratxuriekin batera 30 minutu edo gehiago oso su txikian, eta hamar minuturo buelta eman. Eginak daudenean, olioa kendu eta gorde. Baratxuriak kendu.
Bakailaoa kazola batean jarri azala gorantz begira eta horren gainera piperrak egin diren olioa bota. Su txikian berotu, poliki-poliki egin dadin eta gelatina aska dezan. Bueltak emanez mugitu saltsa loditzeko.
Zortzi edo hamar minutu igaro ondoren, xukatu eta saltsa gorde. Bakailaoa eta azala papurtu.
Tipula eta piper berdea juliana eran txikitu eta su motelean potxatu ordu erdiz.
Barazkia nahastu bakailao papurtua eta saltsaren koilarakada batzuekin. Betegarriaren gatz puntua ikusi.
Koilaratxo batez lagundurik piperrak bete, eta erdi berotutako labean berotu 5 minutuz.
Plater bakoitzean jarri betetzeko erabili ez dugun saltsa piskat, gainean piperrak eta guztiak perexil txikituarekin hautseztatu.