«Bakailuak» entsalada epela

«Bakailuak» entsalada epela
  • Bakailaoa: 700 gr., pusketan, hezurrik gabe.
  • Piper pote bat pikillo extra
  • Oliba beltzak
  • Hiru tomate eder entsaladakoak
  • Pipermin berde batzuk, ez daitezela minak izan
  • Oliba-olioa
  • Sagardo-ozpina.
Oliba-olioa eta baratxuriak ipini kazola batean eta bertan jarri pikillo-piperrak egiten, hamar bat minutuz. Piperrak atera eta azpil edo erretilu handi batean jarri bueltan. Piperren saltsan, bakailao lehorra eta hezur gabea ipini egiten. Atera, laminetan zatitu eta ontziaren erdian montoi batean ipini. Laukitxoetan ebakitako tomateak, piperminak puska txikietan eta oliba beltzak gehitzen joan. Hori guztia oliba-olio eta ozpin piskatekin busti eta epela zerbitu. (Patata eta arrautza egosia ere gehi liteke).