Gure etxeko bakailao-buñueloak

Gure etxeko bakailao-buñueloak

  • Bakailaoa. Hondarrak izan daitezke
  • Baratxuria eta perexila
  • Irina
  • Arrautza
  • Ur piska bat
  • Patata egosia

Mortairu batean baratxuria eta perexila txikitzen da eta arrautzak irabiatu. Baratxuri eta perexil xehetuak arrautzekin nahastu, bakailao xehetua gehitu. Bakailaoa tomatearekin, pil-pilean eta abarretik soberan geratu diren bakailao-hondarrak izan daitezke. Patata egosia erantsi, pare bat koilarakada irin eta baso-erdi garagardoa edo ura. Dena ongi nahastu ore homogeneo bat lortu arte. Orduan koilara batez zartagin batean ipintzen joan olio ugaritan frijitzeko.